Gizon batek beste gizon bat zauritu du arma zuri batekin gaur, igandea, Azkoitian. Ertzaintzak Maxixatzeni adierazi dionez, 12:30 inguruan izan da erasoa Altzibarko Anaitasuna plazaren inguruan, eta zauritua Donostia Ospitalera eraman dute zauriekin. Erasotzailea, 21 urteko gaztea, atxilotu egin dute.