Mudoh bilbotarraren kontzertua izango da bihar Azkoitiko Matadeixen

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 29a

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrerak aurrez eskatu beharko dira.

Bihar, igandea, Mudoh bilbotarraren kontzertua entzuteko aukera izango da Azkoitiko Matadeixen. Pedalez baliatuta, ambient eta zarata sesioa eskainiko du musikariak, 19:00etatik aurrera. Emanaldira joan nahi duenak aurrez eskatu beharko ditu sarrerak; horretarako, mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzi beharko du, SARRERAK A30 gaia jarrita eta mezuan gutxienez pertsona baten izen-abizenak azalduz. Honako lotura honetan entzun daiteke Mudohren musika.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide