'Teknologia berriekin kodeka' ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 26a

LH3 eta DBH4 mailen arteko haur, nerabe eta gaztetxoentzako izango da ikastaroa. Besteak beste, robotika, animazioa, 3D inprimaketa eta elektronika landuko dituzte saioetan.

Azkoitiko Udalak eta Zubiaurre Elkarguneak Teknologia berriekin kodeka ikastaroa antolatu dute LH3 eta DBH4 mailen arteko herritarrentzat, eta dagoeneko zabaldu dute ikastaroan izena emateko epea. Besteak beste, robotika, animazioa, 3D inprimaketa eta elektronika landuko dituzte saio horietan, eta bi maila izango dira; batetik, 2019-2020 ikasturtean tailer horietan trebatutakoak, eta bestetik, ikasle berriak. Guztira, 20 ordu izango ditu ikastaroak, eta izen-ematea irailaren 5era bitartean egongo da zabalik, Elkargunean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide