Ihes egin dio Larrañagari Buruz Buruko Erremonte Txapelketa nagusian aritzeko aukerak

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 8a

Juaneneak 30-13 irabazi dio Larrañagari, eta Buruz Buruzko Erremonte Txapelketan aritzeko aukera ebatsi dio.

Larrañaga partidako une batean. (Oriamendi)

Iban Larrañaga Azkoitiko erremontistak ez du XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa nagusian parte hartuko. Izan ere, gaur, zapatua, Juanenea 30-13 nagusitu zaio azkoitiarrari B mailako finalean, eta txapelketa nagusian aritzeko txartela ostu dio. Larrañagari hasieratik egin dio ihes partidak, eta Saldiaseko (Nafarroa) erremontistak aukera guztiak aprobetxatu ditu partida irabazteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide