Bi pilota partida ikusteko aukera izango da hilaren 15ean, larunbata, Azkoitian. Alde batetik, Master Caixabank txapelketako partida izango da; Olaizola II.ak eta Zabaletak Artola eta Rezustaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, Victor eta Mariezkurrena II.a P.Etxeberria eta Bikuñaren aurka arituko dira lehian.
17:00etan hasiko dira partidak, Gurea pilotalekuan, eta laster jarriko dituzte sarrerak salgai honako lotura honetan.