Aurrera segitzen dute oinezkoentzako pasabidea eta zubia egiteko lanek Aizpurutxon

Nerea Uranga 2020ko abuztuaren 2a

Aizpurutxon, Erdikobentaren eta Ibaiondoren artean, oinezkoentzat bidea eraikiko dute, galtzadaren ondoan. Era berean, oinezkoentzat bidea ibaiaren beste aldera igaroko da, horretarako eraikiko dute zubia. Egun, oinezkoek errepide ertzetik ibili beharra daukate, hori saihesteko eta haien segurtasuna bermatzeko egingo dituzte lan horiek.

Zubieder eraikuntza enpresa ari da Aizpurutxon lanean, 257.366 euroko aurrekontuarekin. Eta obrak bukatzeko aurreikusi duten epea lau hilabetekoa da; beraz, aurreikusitakoa betetzen bada, abendurako bukatuta izango lituzkete Aizpurutxon aurreikusitako obrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide