EAJ nagusi Azkoitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Olaia Juaristi 2020ko uztailaren 12a

Eusko Legebiltzarrerako bozak izan dira gaur, uztailak 12, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta dagoeneko hasi dira herriz herriko datuak ematen. Azkoitian EAJk irabazi ditu hauteskundeak, botoen %43,82 eskuratuta. Bigarren indarra, berriz, EH Bildu izan da, bozen %41,07 batuta.

8.493 herritar zeuden hauteslekuetara deituta gaurkoan, eta, guztira, % 58.13 izan da Azkoitiko parte hartze datua. 2.139 boto jaso ditu EAJk. Bigarren bozkatuena EH Bildu izan da, aurrena baino 134 boz gutxiagorekin, 2.005 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE izan da 368 boto eskuratuta. Laugarren bozkatuena Elkarrekin Podemos-IU izan da, 178 boto jasota. PP-Ciudadanosek 88 boto eskuratu ditu, eta Voxek 39 boz batu ditu. 

2016an egin ziren azkenengoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta orduko hartan ere EAJ izan zen nagusi. Bigarren indarra EH Bildu izan zen Azkoitian, EAJrekiko 575 botoren aldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide