Azkoitiko Txalonerrekako errekaren egoera salatu du Urola Bizirikek

Olaia Juaristi 2020ko uztailaren 11

Urola Bizirik natur taldeak ingurumen osasuntsu baten alde lanean dihardu, eta Azkoitiko Txalonerreka auzotik igarotzen den errekan pilatu den zabor kopurua dela-eta, "lehenbailehen irtenbide bat" emateko eskatu du.

Urola Bizirik natur taldeak bideo hau argitaratu du, Txalonerreka auzoko ibaiaren egungo egoera gertutik erakusteko:

Bideoan hainbat zabor ikusten da, eta taldeak salatu du errekak "konponbidea" behar duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide