Erabil daitezke jada Elkarguneko padel pista eta rokodromoa

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 10a

Datorren astelehenetik aurrera, Azkoitiko Elkarguneko beste zenbait gela ere zabalduko dituzte, besteak beste, ikasgela. Edukiera kontrolatuko dute gune guztietan.

Azkoitiko Elkarguneko padel pista eta rokodromoa erabilgarri daude jada, eta ezarritako segurtasun neurriak bete beharko dira. Instalazio bakoitzean aldi berean gehienez lau erabiltzaile egon daitezke, eta erreserba bidez hartu beharko da tokia. Erreserbak www.elkarguneazkoitia.eus atarian egin daitezke 'erreserbak' estekan klikatuz.

Sarreran bazkide txartela eskatuko da, eta nahitaezkoa izango da maskara eramatea eta eskuak garbitzea. Kirola egiteko unean bakarrik kendu ahalko da musukoa.

Datorren astelehenetik aurrera, beste zenbait gela ere zabalduko dituzte, besteak beste, ikasgela. Gune guztietan edukiera kontrolatuko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide