Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) eta Azkoitiko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hain zuzen ere, Javier Zubizarreta alkatearekin hitzarmena sinatzen izan dira udaletxean UKTko lehendakari Jon Aldanondo eta taldeko kudeatzailea Uxua Ostolaza. UKTk 45.150 euroko dirulaguntza jasoko du aurtengoan.
Udalak Maxixatzen eta Erlo Telebista lagundu izan ditu diruz, euskararen normalizazioan eragiteko, eta horiek banaka jaso ohi zuten dirulaguntza orain arte. Orain, baina, UKTko kide dira bi hedabide horiek, eta bateratuta jaso dute laguntza.
UKT iazko ekainean Urola Kostako hainbat hedabidek –Maxixatzen, Uztarria, Baleike, Karkara, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista– sortutako kooperatiba da.