Aritz Aranbarrik kontratua luzatu du Realarekin

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 1a

Futbol jokalari azkoitiarrak 2023ra arte berritu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

Aritz Aranbarrik (Azkoitia, 1998) Realarekin akordioa lortu du klubarekin duen lotura luzatzeko, eta, horrenbestez, 2023ra arte jarraituko du taldean. 2019-2020 denboraldian Reala B mailara igotzea lortu zuen azkoitiarrak, Xabi Alonso entrenatzaile tolosarraren aginduetara. Gainera, Imanol Alguacil entrenatzaileak talde txuri-urdinaren Lehen Mailako taldearekin entrenatzeko behin baino gehiagotan deitu du aurtengo denboraldian. Bestalde, iaz Espainiako Lehen Mailako denboraldiko lehen partida jokatzeko deitu zuen Alguacilek, nahiz eta azkenean ez zen zelairatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide