LGTBI kolektiboa babesteko aldarria Azkoitiko plazan

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 26a

Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira, LGTBI kolektiboari babesa erakusteko zapi bat ipini dute udaletxeko balkoian.

Etzi, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, LGTBI kolektiboari babesa erakusteko, pankarta bat jarri dute udaletxeko balkoian zintzilik gaur goizean. Eguerdian, berriz, alderdi guztietako ordezkari politikoekin eta Hezkidetza programako kideekin argazkia atera dute plazan. Hezkidetza foroan herriko bost ikastetxeetako ordezkariek parte hartzen dute, hala nola, Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako irakasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide