Azkoitiko Udalak hitzarmenak berritu ditu Caritasekin eta Odol Emaileen Elkartearekin

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 22a

Udalak urtero sinatu ohi duen hitzarmena egin du Caritasekin eta Odol Emaileen Elkartearekin, eta diruz lagunduko ditu bi eragileak.

Azkoitiko Udalak hitzarmena berritu du Caritasekin eta Azkoitiko Odol Emaileen Elkartearekin, gizarte arloan "beharrezkoa den lana" egiten jarraitu ahal izateko. "Herrian eta herrirako elkarte horietako boluntarioek egiten duten ekarpena benetan aintzat hartzekoa eta eskertzekoa da. Helburua da guztion ongizatea sustatzea, ahulenei laguntzea eta bizimodu duina lortzen laguntzea", azaldu du udalak.

Odol Emaileen Elkarteak 3.500 euroko diru laguntza jasoko du eta Caritasek 12.425 eurokoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide