Azkoitiko Elkarguneko futbol zelai berria, amaitzear

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 22a

Azkoitiko Udalak adierazi duenez, "azken ukituak" ematen ari dira Elkarguneko futbol zelaiari. Egungo egoerak ahalbidetzen duenean irekiko dute futbol zelaia.

Azkoitiko Elkarguneko futbol zelai berriaren itxura. (Azkoitiko Udala)

Duela aste batzuk Elkarguneko futbol zelaiko belar artifizala ezarri zuten, eta Azkoitiko Udalak adierazi duenez, "azken ukituak" egiten ari dira orain zelai berrian. Saskibaloi kantxa zegoen lekuan jarri dute futbol zelai berria, eta 113.012 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Udalak adierazi duenez, COVID-19a dela-eta ezarritako neurriek uzten dutenean irekiko dute zelai berria. Bestalde, igerilekua handitzeko proiektua gauzatu bitartean, bi futbol zelai izango dira kanpoko gunean. Izan ere, belar artifizialezko zelaia igerileku berriaren exekuzio proiektuaren barruan egitea aurreikusten zen, baina premia ikusita, futbol zelaiaren lanak aurreratzea erabaki zuen udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide