Konfinamendu osteko lehen bertso saioa egin dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 19a

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, gozatua hartu dute azkoitiarrek Floreagako On Bosco aretoan.

Gaur, ostirala, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako bertso saioa egin dute Azkoitiko Floreagako On Bosco aretoan. Igor Elorza, Alaia Martin, Jone Uria eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartu dute Iker Iriarte gai-jartzaileak gidatu duen saioan.

Egungo neurriak hartuta eta edukieraren %60an, bete egin da On Bosco aretoa. Herritarrek bezala bertsolariek gozatu ederra hartu dute aspaldiko partez. Konfinamenduaren ostean areto barruan egin duten lehen bertso saioa izan dela azaldu dute lau bertsolariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide