TAO zerbitzua berriz ere martxan izango da Azkoitian astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 9a

COVID-19ari aurre egiteko Osasun sailak emandako osasun gomendioei jarraituz, etenda egon da TAO zerbitzua herrian.

Ekainaren 15ean TAO zerbitzua berrezarriko da Azkoitian. Maiatzaren erdialdetik txartel-makinak itxita egon dira osasun gomendioek horrela aginduta, baina astelehenetik aurrera makina horiek ohiko funtzionamendua izango dute. Gainera, udalak jakinarazi du aparkalekuez egiten den erabilera kontrolatua izango dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide