Azkoitiko Udalak Lurralde Batzordea deitu du datorren ostegunerako —ekainak 4—. Udal gobernuak jakinarazi du Hirigintza Arauetan Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) plantak atzera botatzeko egin beharreko aldaketak hasiko dituela, eta hori azalduko dietela Azkoitiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei. Behin aldaketa hori hasita, ezinezkoa izango da EEH plantentzat aurreikusitako bi eremuetan —Azkarate eta Ipintza— horrelakorik eraikitzea.
Ostegunean egingo dute lehen bilera Azkoitiko udaletxean, baina ekainaren 11n bigarren bilera egingo dute. Udalak jakinarazi du, behin erresoluzioa onartuta, Azkarateko eta Ipintzako plantak ez ahalbidetzeko dagokion tramitazioari ekingo diola.