Herrixenek antolatutako marrazki lehiaketako marrazkiak bozkatzeko epea ostiralean amaituko da

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 7a

Konfinamendu garaian jarri zuen martxan lehiaketa Azkoitiko merkatari elkarteak, eta bihar, ostirala, amaituko da marrazkiei botoa emateko epea.

Guztira 20 marrazki jaso ditu Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Gure superheroiak marrazki lehiaketarako. Jasotako marraziak Herrixen merkatari elkartearen Facebook orrialdean daude eskegita modu anonimoan, eta 'Atsegin dut' botoiaren bidez marrazki gustukoenak aukeratu ahal izango dituzte erabiltzaileek.

Bihar, ostirala, 12:00etan 'Atsegin dut' gehien dituzten marrazkiak izango dira saridunak: maila bakoitzeko irabazleak—3-5 urte bitarteko haurrak, 6-9 urte bitartekoak eta 10-12 urte bitartekoak— 100 euroko bonu bat irabaziko du. Aldi berean, Facebookeko botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean 50 euroko opari txartel bat zozkatuko dute. Erosketa bonu hori, Herrixen elkarteko saltokietan erabili ahal izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide