Azkoitiko liburutegia ezohiko zerbitzua eskaintzen ari da

Urola Kostako Hitza 2020ko apirilaren 17a

Azkoitiko Aizkibel Udal Liburutegia telefonoz eta postaz ari da zerbitzua eskaintzen egunotan, koronabirusa dela eta.

Udal Liburutegia telefonoz eta posta elektronikoz ari da zerbitzua ematen 09:30etik 13:30era. Norbaitek deskargak egiteko pasahitza behar badu edo zalantzaren bat argitu, jarri harremanetan liburutegiarekin: 943 850 898 telefono zenbakira deituta edota liburutegia@azkoitia.eus helbide elektronikora mezua idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide