Kuoten kobrantza eten du Azkoitiko Elkarguneak, itxialdia bukatu arte

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 25a

Apirilekoa ordaindu beharrik ez dute izango bazkideek, eta martxokoaren zati bat itzuli egingo diete.

Elkarguneko bazkideek ez dute hileroko kuota ordaindu beharko kiroldegiak berriro ateak zabaldu eta ohiko zerbitzua ematen hasten den arte. "Egoera honek noiz arte jarraituko duen jakin ez arren, momentuz apirileko kuotarik ez zaio inori kobratuko; eta martxoko kuotari dagokionez, zati bat bueltatu egingo zaie bazkideei", azaldu du udalak.

Hil honen 13tik itxita dago, izan ere, Elkargunea. Hori dela eta, egun horretatik martxoaren 31ra bitarteko egunengatik, martxoko kuotaren zati bat bueltan jasoko dute kirolguneko erabiltzaileek. Diru horren itzulketa nola egin Elkargunea berriro irekitzen dutenean erabakiko dutela adierazi du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide