Mezak Internet bidez emango ditu Azkoitiko parrokiak

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 20a

Otoitzerako gogoetak eta beste hainbat eduki ere emango dituzte 'azkoitikoparrokia.com' webgune berriaren bidez.

Azkoitiko parrokiaren arduradunek aspalditxotik zuten webgune bat martxan jartzeko asmoa, eta koronabirusak eragindako konfinamendua izan dute aitzakia asmo hori egia bihurtzeko. Herritarrek elizara joaterik ez dutenez, meza etxetik jarraitzeko aukera izango dute aurrerantzean YouTube bidez eta baita azkoitikoparrokia.com atarian. Mezaz gain, otoitzerako gogoetak eta beste hainbat eduki ere eskainiko dituzte webgune horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide