Txurro dendaren suteko bi langileen heriotzak salatu dituzte Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 10a

Bi pertsona hil ziren ostiralean, su hartu zuen txurro denda ibiltariaren barruan. Txurro dendan lan egiten zuten bi gazte horien heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean herriko plazan, Langileria antolatu, miseria borrokatu leloarekin. Hainbat herritarrek egin zuen bat Azkoitiko Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak "ostiraleko erailketak salatzeko eta langile antolakuntzaren beharra aldarrikatzeko" deitutako kontzentrazioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide