Bi lagun zauritu dira Azkoitiko saihesbidean izan den auto istripuan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 9a

Bi autoren arteko ezbeharra 15:05 aldean gertatu da, eta zauritutako bi lagunak Zumarragako ospitalera eraman dituzte.

Bi pertsona zauritu dira gaur, astelehena, Azkoitiko saihesbidean, Eroski supermerkatu pareko biribilgunetik Altzibar aldera doan tunelaren parean, izan den trafiko istripuan. 15:05 inguruan jazo da bi autoren arteko ezbeharra GI-631 errepidean, eta Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, suhiltzaileek atera behar izan dituzte zauritutako bi lagunak beren autoetatik.

Larrialdi Zerbitzuak, Azpeitiko suhiltzaileak eta Ertzaintza istripuaren lekuan izan dira, eta zauritutako pertsonak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Trafikoak moztuta jarraitzen du oraindik bi norabideetan, une honetan errepidea garbitzen ari baitira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide