Aurtengo festetako egun handia izan dute gaur Azkoitiko Baztarrikalden. Eguerdian, zezen txikiak eta poniak atera dituzte Oteiza frontoietan, gaztetxoentzat. Arratsaldean, berriz, asto probarekin urteroko hitzordua izan dute.
Jose Astarbe XI. Saria izan da gaur Baztarrikalden jokatu dutena. Itziarko Aitor Gointziarrenen, Azkoitiko Txibilterren eta Zumaiako Valentin Eizagirren astoek parte hartu dute aurtengo deman, hurrenkera horretan. Iaz bezala, Txibilterrentzat izan da garaipena Bastarrikalden. 67 plaza eta erdi osatu ditu azkoitiarraren astoak, 66 plaza bete dituen Gointziarrenen astoari plaza eta erdiko aldea atereaz. Eizagirrerenak, berriz, 65 plaza egin ditu.
Hemen, gaurko festa egunaren argazkiak (Mailo Oiarzabal):
[flickr_set id="72157713411799831"]