Zuhaitz bat erori eta itxi egin dute bidegorri zati bat Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 7a

San Juan futbol zelaiaren eta Juin industriagunearen artean dago itxita bidegorria eta astelehena arte behintzat itxita egongo dela jakinarazi du udalak.

Azkoitiko San Juan futbol zelaiaren eta Juin industriagunearen artean zuhaitz handi bat erori da bidegorriaren gainera, eta ondorioz, zati horretan itxi egin dute bidegorria. Azkoitiko Udalak eman du horren berri sare sozialetan. Udalaren arabera, "astelehena arte gutxienez" itxita jarraituko du bidegorri zati horrek, "Gipuzkoako Foru Aldundiak garbitzen duen arte". Izan ere, foru erakundeari dagokio bidegorri horren mantenimendua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide