Kirolean bizitako esperientziak azaldu dituzte Libe Urtzelaik eta Intza Lizarazuk Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 5a

Azkoitiko Artxamendi Topalekuak antolatuta, 'Neska kirolariak, beren bizipenak' hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Intza Lizarazu saskibaloi jokalariak eta Libe Urtzelai futbol jokalariak.

Atzo, asteazkena, kirolean bizitako esperientziak azaldu zituzten Intza Lizarazu Añares Rioja ISB taldeko saskibaloi jokalariak eta Libe Urtzelai Anaitasuna taldeko futbol jokalariak, Azkoitiko Artxamendi Topalekuan. Gorka Zubizarreta topalekuko begiraleak egin zituen moderatzaile lanak. Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk Lizarazuri eta Urtzelairi egindako elkarrizketa.

Bi kirolariek egunerokotasuneko betebeharrak eta kirola nola uztartzen dituzten azaldu zuten, besteak beste. Horrez gain, haurtzarotik gaur egunera bitartean emakumezkoen kiroletan zer nolako aldaketak ikusi dituzten ere azaldu zuten. Hainbat lagunek adi-adi jarraitu zuten Lizarazuren eta Urtzelairen solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide