Zuhaitz bat erori da errepidera Azkoitian, Txerloia parean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 4a

Gaur goizean, 08:30 aldera, zuhaitz bat erori da Azkoitia eta Azpeitia arteko GI-631 errepidera, Azkoitian Txerloia parean. Auto bati kalteak eragin dizkio, eta trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza, errepidea garbitu bitartean.

Zuhaitz bat erori da gaur goizean, 08:30 aldera Azkoitian, Txerloia parean; Azkoitia eta Azpeitia arteko, GI-631 errepidera. Ondorioz, auto batek kalteak izan ditu, baina ez da zauriturik izan. Zuhaitza errepidetik kentzen eta bidea garbitzen duten bitartean, trafikoa txandaka bideratzen ari da Ertzaintza. Ondorioz, errepidearen bi aldetara auto ilarak sortu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide