Pentsio duinak eskatu dituzte Azkoitiko Kontzejupean

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 2a

Dozenaka herritarrek pentsio duinak aldarrikatu dituzte beste behin Azkoitiko Kontzejupean. Datorren astean ordu eta leku berean elkartuko dira. 

Asteleheneroko legez, gaur ere dozenaka herritar bildu dira Kontzejupean, Pentsio duinak orain karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere leku eta ordu berean bilduko dira erretiratuak eta pentsiodunak, eta herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide