Jendetza izan da gaur goizean Aingeru Guardan

Julene Frantzesena 2020ko martxoaren 1a

Gaur, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatzen ari dira hainbat herritar. Ohiko legez, bi izan dira gaurko eguneko protagonistak: mezak eta erroskillak. Aingeru Guardako baseliza jendez leporaino bete da 11:00etako mezarako, eta kanpoan ere jendetza izan da. Meza bukatzean, herritarrek erroskillak erosteko aprobetxatu dute. Hurrengo elizkizuna 13:00etan izango da.

Hona hemen, argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide