Gi-2634 errepidean, Azkoititik Azkaraterako errepidearen hasieran, bi autoren arteko auto istripua gertatu da arratsaldean, 18:50 aldera. Ertzaintzak HITZAri adierazi dionez, auto bat irauli egin da eta bestea errepidetik atera da. Autoetan zihoazen pertsonak beren kabuz atera dira, baina bost pertsona arin zauritu dira, adin txikikoak tartean. Suhiltzaileez eta ertzainez gainera, osasun langileak joan dira istripuaren lekura eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte zaurituak.