Testamentuei buruz jakin beharrekoa izenburupean, Javier Lazaro notarioak testamentuen inguruko solasaldia eskainiko du asteartean, martxoak 3, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitia Lagunkoiak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatu dute saioa, eta parte hartzea doakoa eta irekia izango da. Solasaldia 18:30ean izango da. Horrez gain, Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du egun horretan bertan, 18:00etan, Elkargunean.