Herriko plazako zabor edukiontziak aldatzen ari da Azkoitiko Udala

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 27a

Plazako lurpeko zabor edukiontziak aldatzeko lanetan dabil Azkoitiko Udala, eta hiru aste iraungo dute lanek. Guztira, 47.735,47 euroko aurrekontua izango dute lan horiek.

Hamasei urteren ostean, plazako lurpeko edukiontziak aldatuko ditu Azkoitiko Udalak. Erakundeak adierazi duenez, sistema hidraulikoa "arazoak ematen" ari zen azkenaldian, eta edukiontzien burdinak herdoiltzen hasita zeuden. Hori dela eta, edukiontzi berriak jarriko dituzte plazan, eta hiru aste iraungo dute lanek. Udalak, guztira, 47.735,47 euro bideratu ditu lan horietara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide