Caribe Mix zumba saioa antolatu dute larunbat arratsalderako, Azkoitiko Elkargunean. Kirol hori egiten duen edonork parte hartu ahal izango du saioan, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 633 827 422 zenbakira deituta edo jjzumbazumaia@gmail.com helbidera idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dute 20 sarrera gelditzen direla. Saioa 18:00etan hasiko da eta parte hartzea doakoa izango da.