Latz taberna, Lehoi Erregea, Oktoberfest eta garbiketa zentroa dira Azkoitiko inauterietako saridunak

Urola Kostako Hitza 2020ko ots. 23a, 10:53

Koloretsu eta alai amaitu dira 2020ko inauteriak Azkoitian. Atzo, larunbata, jende mordoa ibili zen mozorrotuta herriko kaleetan barrena, eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Gauerdian mozorro lehiaketaren sari banaketa egin zuten plazan.

Epaimahaiak hala erabakita, ondoen apaindutako taberna Latz izan da aurtengoan. Talde txikien kategorian, Lehoi Erregea filmeko pertsonaiek erdietsi zuten lehen postua; bigarren postua, aldiz, zikoinek jaso zuten, eta hirugarrena, afrikarrek. Talde handien kategorian, berriz, berdinketa izan zen bi talderen artean, eta garbiketa zentroak eta Oktoberfestek lehen postua elkarbanatu zuten.

Sari banaketa ekitaldian izan ziren saria irabazi zuten partaide guztiak, eta Azkoitiko Udaleko Sonia Vazquez, Angel Martin eta Laida Beristain zinegotzien partetik jaso zituzten lehiakideek beren sariak.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide