Mozorroak eta festa izan dira nagusi Azkoitian ere

Anartz Izagirre 2020ko otsailaren 22a

Egun osoan zehar hainbat herritar ibili da mozorrotuta Azkoitiko kaleetan barrena, eta iluntzean eztanda egin du festak. Gauerdian mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute, plazan.

Festa giroa da nagusi Azkoitian goizean goizetik hasita. Eguerdi partetik aurrera hainbat pertsona atera da kalera mozorroa soinean, eta arratsaldean ere jarraipena izan du jaiak. 16:30ean hasita Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen ibili da, eta ondoren, Kantu Kolore haurrentzako berbena izan da. Arratsaldeko azken orduetan, berriz, jende mordoa batu da festara, eta gimnastak, abeslariak, marrazki bizidunetako protagonistak nahiz pentsiodunez jantzitakoak ikusi ahal izan dira herriko kaleetan, beste hainbaten artean. Bestalde, Ilargi Beltza taldeak kontzertua eskaini du plazan eta gozatu ederra hartu dute herriko haurrek, gaztetxoek zein helduek. Gauerdian mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute plazan, eta orduan jakingo da 2020ko inauterietako mozorrorik onenak zein diren. Festak, ordea, goizaldera arte jarraituko du.

Hona hemen gaurko argazki bilduma:

[flickr_set id="72157713215585126"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide