Azkoitiko haur eta gaztetxoen desfilea, bideoan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 22a

Azkoitiko haur eta gaztetxoek inauterietako desfilea egin zuten atzo, ostirala, eta Erlo Telebistak bideoan jaso ditu desfileko irudiak.

Iritsi dira inauteriak, eta dagoeneko festa usaina nabari da herrian. Atzo, ostirala, herriko kaleetan barrena desfile erraldoia egin zuten herriko ikastetxeetako haurrek zein gaztetxoek, eta eguraldia lagun, giro ederra nagusitu zen Azkoitian. Ohiko mozorroak nahiz egungo garaietara egokitutakoak ikusi ahal izan ziren; pailazoak eta txinatarrak nahiz krispetak eta herensuge erraldoia. Desfilea plazara iritsi zenean, Oihan Vega bergararrak dantzan jarri zuen herria, eta ederki astindu zituzten gerriak haurrek, gazteek zein helduek. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu inauterietako desfileko irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide