Gogoan al dituzu 1994ko Azkoitiko karnabalak?

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 18a

Erlo Telebistak 1994. urteko Azkoitiko karnabaletako irudiak berreskuratu ditu. Umeek ostiralean egin ohi duten desfilea eta helduen zapatuko kalejira eta mozorro lehiaketako partaideak agertzen dira bideoan.

Atzera begira jarri, eta duela 26 urteko Azkoitiko karnabaletako irudiak digitalizatu ditu Erlo Telebistak. Bideoan ostiraleko haurren desfilea nahiz larunbateko irudiak jaso ditu ikus-entzunezko honetan, baita urte horretan atera ziren zenbait karroza eta talde ere. Hona hemen bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide