Gaztanenea Formakuntza Zentroko arkua eta malda txukuntzen ari da Azkoitiko Udala

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 17a

Hainbat konponketa ari da egiten Azkoitiko Udala Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Batetik, eraikinaren kanpoko arkua konpontzen ari dira, eta bestetik, eraikinera sartzeko maldan aluminiozko pletinak jarriko dituzte jendea ez irristatzeko.

Gaztanenea Formakuntza Zentroko arkua konpontzen ari da Azkoitiko Udala.

Gaztanenea Formakuntza Zentroko irisgarritasuna eta itxura hobetzeko lanak egiten dihardu Azkoitiko Udalak. Gaur, astelehena, eraikinaren kanpoaldeko arkua konpontzen ari dira; horrez gain, udalak adierazi duenez, eraikinera sartzeko maldan aluminiozko pletinak ere jarriko dituzte, jendeak irrist egin ez dezan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide