Mikel Uraken eta Abereh taldeek kontzertua eskainiko dute igandean, hilak 16, Mataidexen. Bilbotarrek, besteak beste, Izaki Bizidun Berriak diskoko kantuak joko dituzte agertokian. Abereh bakarlariaren eskutik, aldiz, rock eta grunge akustikoa uztartzen dituen Zaunka datoz arin diskoko kantuak entzun ahal izango dira Matadeixen. 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta bost euro ordaindu beharko da sarrera.