Datorren ostiralean, otsailak 14, Azkoitiko XXXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute Azkoitiko udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Aurten 27 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Udalak urtarrilean jakinarazi zuen epaimahaiaren erabakia.
Aurten, lehiaketako hiru sariak Azkoitian gelditu dira. Juan Ramon Alberdik jasoko du lehiaketaren lehenengo saria, Miren Beneitezek lortu du bigarrena, eta Marta Alberdik hirugarrena. Ekitaldia irekia da, eta herritar guztiek izango dute sari banaketa zuzenean jarraitzeko aukera.
Juan Ramon Alberdi, aurtengo irabazlea.