Howdy taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Azkoitiko Latz tabernan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 11

Howdy talde donostiarraren kontzertua izango da ostiralean, hilak 14, Latz tabernan. 22:30ean izango da emanaldia.

Country eta folk musika estiloak uztartzen dituen Howdy taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 14, Latz tabernan; 22:30ean hasiko da emanaldia. 2012. urtean hasi zuen musika ibilbidea talde donostiarrak, eta honako hauek osatzen dute taldea: Jon Arzelusek (kontrabaxua), Julio Gallok (tronboia), Landom Cothanek (gitarra), Susana Hun Hwanek (bibolina), Jon Antonek (gitarra) eta Gorka Arranzek (mandolina eta baxua).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide