'Tor' filmaren emanaldiarekin eta solasaldiarekin amaitu da Azkoitiko Mendi Astea

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 7a

Silvia Trigueros 'Tor' filmaz aritu zen atzo, osteguna, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan. Solasaldi horrekin amaitu da aurtengo Azkoitiko Mendi Astea.

Eskaladaren inguruko hitzaldiarekin hasi zen Azkoitiko Mendi Astea asteartean, eta mendiko eski lasterketez aritu ziren herenegun, asteazkena. Atzo, aldiz, Tor filma proiektatu zuten Floreagako On Bosco aretoan, eta bertan izan zen Silvia Trigueros, herritarren galderei erantzuten.

Triguerosek Tor de Geants izeneko 330 kilometroko lasterketan egindako proba agertzen da filmean, eta horretaz aritu zen hizketan, besteak beste. Atzoko solasaldiarekin amaitu zen aurtengo Azkoitiko Mendi Astea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide