Xabier Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarrak Printzesaren Kopa irabazi du Gipuzkoa Basketekin

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 5a

55 eta 62 nagusitu zen azkoitiarrak jokatzen duen taldea Valladoliden kantxan; 19 urteko ibilbidean Gipuzkoa Basketek lortu duen hirugarren txapelketa da.

Xabier Oroz Delteco Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarrak Printzesaren Kopa irabazi zuen atzo, asteartea, Carramimbre Valladolid taldearen aurka, Valladoliden.

55 eta 62 irabazi zuen Gipuzkoa Basketek partida guztian aurretik joan eta gero. Donostiako saskibaloi taldeak bere historian lortu duen hirugarren lorpena eskuratu zuen. Orozek ia 30 minutu jokatu zituen finalean, eta 9 puntuko balorazioa lortu zuen. Azkoitiarrak, taldeko kapitain bezala, garaikurra Espainiako saskibaloi federazioko kideen eskutik jaso zuen eta taldekideen aurrean gora altxatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide