Santa eskean aritu dira Azkoitiko ikastetxeetako ikasleak

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 5a

Atzo, asteartea eta Santa Ageda bezpera, ohitura zaharrari jarraituz santa eskean ibili ziren herriko ikastetxeak. Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasleak kalerik kale ibili ziren goizean zehar koplatan. Herriko beste hainbat gune ere bisitatu zituzten, eta urtero moduan geldialdia egin zuten udaletxean. Hainbat kopla eskaini zituzten udal ordezkarien aurrean, baina Javier Zubizarreta alkateak bertsotan eta Marijose Arregi zinegotziak esku-soinuarekin erantzun zieten ikasleei. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide