Elkarretaratze jendetsua egin dute Azkoitian grebarekin bat egin duten herritarrek

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 30a

Grebaren eragina nabarmena ari da izaten Azkoitian goizetik herrian; saltoki ia denak itxita daude —goizeko lehen orduan zabalduta zeuden batzuk itxi egin dituzte gero—, eta lantegi askok ere grebarekin bat egin du. Protesta ekitaldiak eguerdiko kanpaikadekin batera hasi dituzte: herriko plazan ehunka lagunek parte hartu dute dute Azkoitiko Greba Batzordeak deitutako elkarretaratzean. Plazan elkartu dira horiek, eta Lan-Pentsio-Bizitza duina. U30 greba orokorra lelodun pankarta eskuetan egin dute kontzentrazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide