Herriko kaleak garbitzen ibili dira Azkoitiko ikastetxeetako ikasleak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 27a

Joan zen astean jarri zuen martxan Azkoitiko Udalak Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe kanpaina, eta gaur, astelehena, herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoak kaleak garbitzen ibili dira. Eskolako Agenda 21 programaren bueltan jaso zuen Udalak kale garbiketaren inguruko kanpaina egiteko proposamena; Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk eta Izarraitz Lanbide Heziketak parte hartzen dute Agenda 21 programan, baina Xabier Munibe Ikastola eta Bizilore Eskola Aktiboa ere kanpainara batu dira.

Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek beren ikastetxeetako atariak garbitu dituzte aurrena, eta ondoren, Oteiza frontoietan, Intsausti jauregiaren inguruan, eta herriko plazatik Balda plazara arteko zatian ibili dira zaborra jasotzen. Horren ostean, ikasleek plazan bildu dute jasotako zabor guztia, eta materialaren arabera sailkatu dute. Amaitzeko, garbiketan parte hartu duten guztiek argazki erraldoia atera dute. 

Hona hemen argazki bilduma: (Argazkiak: Maxixatzen eta Azkoitiko Udala)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide