Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartuko du Azkoitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 27a

'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' leloa izango du Euskaraldiaren bigarren edizioak, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra artean izango da. Azkoitiko Udalak bigarren edizio honetan ere parte hartuko duela iragarri du.

Euskaraldiaren lehenengo edizioak utzitako "zapore" eta "aldarte ona" dela eta, Azkoitiko Udalak egitasmoaren bigarren edizioan ere parte hartuko duela iragarri du. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du Euskaraldiak aurten, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra artean izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, bi ardatz izango ditu aurtengo Euskaraldiak: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.

Egitasmoaren lehen edizioan 2.116 azkoitiarrek parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest roletan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide