Jon Orbegozok eta Alejo Azkuek irabazi dute Azkoitiko Udazkeneko Tenis Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 18a

Eguerdian hasita jokatu dituzte Txerloiako tenis pistetan Udazkeneko Txapelketako final nagusia eta quick mailakoa.

Jon Orbegozo azpeitiarra eta Alejo Azkue azkoitiarra nagusitu dira gaur, zapatua, Txerloiako tenis pistetan jokatu diren Udazkeneko Txapelketaren finaletan. Orbegozok 6-1 eta 7-5 irabazi dio Agustin Quintanari. Quick mailako finalean, berriz, Alejo Azkuek 6-2 eta 6-0 irabazi dio Eneko Etxanizi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide