Jaso daitezke Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunaren 2020rako mendiko federatu txartelak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 18a

Txartelean hainbat aldaketa egin ditu federazioak. Hori dela eta, mendi bazkunak dei egin die bazkideei txartela jasotzeko.

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi duenez, dagoeneko jaso daitezke 2020rako euskal mendizale federazioaren txartelak. 

Mendiko federatu txartelak Gurea pilotalekuan jaso behar dira, astelehen arratsaldetik aurrera. Mendi bazkunak azaldu duenez, garrantzitsua da federatu bakoitzak bere txartela jasotzea, txartelean hainbat aldaketa egin baitituzte aurten. Besteak beste, aldaketak izan dira aseguruan eta telefono zenbakian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide