Etxepean irisgarritasun obrak egiterakoan bizilagunek nola joka dezaketen azalduko dute Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 17a

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak hitzaldia antolatu dute asteazkenerako, eta Jose Luis Camarzanak askotariko kasuistikak azalduko ditu. Solasaldiaren aurretik, Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du.

Vista panorámica de Bilbao. Torre Iberdrola

Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak hitzaldia antolatu dute elkarlanean datorren asteazkenerako, hilaren 22rako. Etxepean irisgarritasun obrak egiterakoan, bizilagunen komunitateak nola joka dezaken azalduko du Jose Luis Camarzanak. Hain zuzen ere, Jabetza Horizontalaren Legearen inguruko hainbat alderdi izango du hizpide saioan Camarzanak. Besteak beste, etxepe batean irisgarritasuna hobetzeko obrak egin ahal izateko, zer gehiengo behar den azalduko du hark; baita zer egin daitekeen bizilagun batek hobekuntzarik egin nahi ez badu edo horretarako diru sarrerarik ez badu. Irisgarritasun obrak egiteko dauden laguntzen inguruan ere ariko dira.

Asteazkenean, 19:00etan hasiko da saioa, Elkargunean, eta hitzaldiaren aurretik, Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du Elkargunean bertan. 18:00etan hasiko da batzarra, eta antolatzaileek gogoratu dute herritar guztientzat irekia dela. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide